Aniaiz Ariznabarreta eta beste auzipetuak kartzelara joatea saihesteko akordioa egin dute Madrilen
2016/05/17
10:04
eta kitto!
Gaur Auzitegi Nazionalean hasi den epaiketan akordioa egin dute aldeek, espetxea saihesteko ahaleginetan: Ugaitz Elizarani bi urte eta hiru hilabeteko zigorra jarriko diote, Sandra Barrenetxeari urtebete eta bederatzi hilabetekoa eta Aniaiz Ariznabarreta eta gainerako auzipetuei bina urtekoa. Elizaran eta Barrenetxeari Ekineko kide izatea eta beste auzipetuei zuzendaritzako kide egotzi diete. Horretarako, Segurako auzian epaitutakoen antzeko testu bat onartu beharko dute auzipetuek. Fiskalak eta akusazioek zigorrak bertan behera laga eta Ugaitz Elizarani baldintzapeko askatasuna ematea eskatu dute eta epaimahaiak eskaera hori onartzea espero da.