Aratoste asteburuan egin ditugun ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN ikusteko moduan dauzkazue

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Aratoste asteburuan egin ditugun ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN ikusteko moduan dauzkazue
2018, Ots 12

Aspaldiko partez aurtengo Aratosteak hotz eta euri artean ospatzea tokatu zaigu, baina, hala ere, aurreikusita zegoen egitarauari jarraitu zaio eta jaiak asteburua bete du. Azken urteotako martxan, barixaku iluntzean sartu ginen Aratosteetan bete-betean, Hungariatik etorritako kaldereroen kalejira Urkizutik abiatzearekin batera. Eta jaiaren pregoilariak …eta kitto! Euskara Elkartekoak izan ziren, elkartea sortu zela 25. urteurrena bete dela-eta.

kalderero-pregoi-M_017 kalderero-pregoi-M_045

Zapatuan, euria zela eta, eguerdian egitekoa zen koadrilen kalejira bertan behera laga behar izan zen, baina lehiaketarako izena eman zuten taldeek euren koko-jantziak erakutsi zituzten, Untzagako karpan egin zen desfile modukoan. Koadriletako kideen umore onari esker, erakustaldia ikusgarria izatea lortu zuten. Lehiaketan ‘Orgullo guay’, ‘Sumendixa’, ‘Lapurrak’, ‘Plan plin plan’ eta ‘Tlaxcalixtlahuacako hildakuak’ koadrilek hartu zuten parte eta Mexikoko hildakoen jaia “berpiztu” zuten taldekoek irabazi zuten. Eta lehiaketatik kanpora ere, koadrilek girotu zuten eguna.

aratoste zapatua (M)_098Eta atzo, berriz, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egin zen Play-back lehiaketan parte hartu zuten gazteen dantzek eta DJ Arnoren musikak Aratoste Domekako arratsaldea ederto girotu zuten. ASTEBURUKO ARGAZKIEKIN EGIN DITUGUN BILDUMAK GURE MEDIATEKAN PREST DAUDE, NAHI DUENAK IKUSTEKO PREST.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »