Aratoste asteburuko argazkiak gure mediatekan ikusgai ipini ditugu

Aratoste asteburuko argazkiak gure mediatekan ikusgai ipini ditugu
2017/02/27 18:13
eta kitto!
Eguraldia lagun, ederto ospatu ditugu Aratosteak asteburu osoan. Barixakuan Kaldereroen kalejirarekin hasi, zapatu eguerdian familiek eta koadrilek kolorez jantzi zuten giroarekin jarraitu eta domeka arratsaldeko playbackarekin amaituta, nahi beste argazki ikusteko aukera daukazue gure webguneko mediatekan sartuz gero.