Aratosteetako kalejirak bertan behera geratu dira eguraldiarengatik

0    Berriak, Jaiak 
Ekhi
Aratosteetako kalejirak bertan behera geratu dira eguraldiarengatik
2018, Ots 08

Herriko ikastetxeetako ikasleek ez dute gaur aratosteetako kalejirarik egingo eguraldi txarrarengatik. Azken egunotan zerura begira ibili dira ikastetxeetako arduradunak eta, gaurko eguraldia ikusita, kalejirak bertan behera uztea erabaki dute. Dena den, umeek mozorrotzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute, zentro bakoitzean hainbat ekintza gauzatuko dituztelako gaur arratsaldean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »