Aratosteetako lehiaketa antolatu dugu aldizkarian iragarkia kaleratu duten taberna onena aukeratzeko

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Aratosteetako lehiaketa antolatu dugu aldizkarian iragarkia kaleratu duten taberna onena aukeratzeko
2018, Ots 09

Aurten ere Aratosteetako Lehiaketa antolatu dugu …eta kitto! astekarian publizitatea jarri duten tabernen artean, Aratosteetan giro edo dekorazio onena duena aukeratzeko. Parte hartzeko Facebook-en sortu dugun ekimenean sartu eta gehien gustatzen zaizuenaren argazkian “Atsegin dut” markatu. Hauek dira tabernak: AMETSA, ARKUPE, BELEKO, BOSSA, BUENOS AIRES, DOS DE MAYO, DURAN DURAN, EZ DOK, GURIDI, HIRUROK, KATU KALE, KULTU, LAUREL, SU BEROA, TRINKETE ETA TXOKO.
Horien artean aukeratzen laguntzeagatik saria irabaz dezakezue, parte hartzen duzuen guztien artean …eta kitto!-ko OPARI SORPRESA zozketatuko dugu eta. Azken eguna eguaztena (otsailak 14) izango da. Animatu eta parte hartu!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »