Argazkilaritza Maiatzean ate joka datorkigu, Jon Gorosperen tailerrarekin

Argazkilaritza Maiatzean ate joka datorkigu, Jon Gorosperen tailerrarekin
2017/04/18 eta kitto!
Klub Deportiboko argazkilaritza batzordearen eskutik garatuko den Argazkilaritza Maiatzean-eko egitarauaren barruan Jon Gorospek “El proyecto fotográfico” izenburuko tailerra emango du maiatzaren 13an Portalean. Antolatzaileen berbetan, “zeri aterako diot argazkia? Generoa, ikuspuntua, zer kontatuko dut? Nola eta non izan ikusia? Tailerra beraien hizkuntza pertsonala bilatu nahi duten argazkilari guztiei zuzenduta dago, proiektu edo erreportaje bat egin eta argazki-narratibaren ohiko kodeak ezagutu nahi dituztenentzat pentsatutakoa da”. Tailerrak 8 orduko iraupena izango du (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) eta prezioa 20 eurokoa da. Izena emateko argazkilaritza@deporeibar.com helbidera idatzi daiteke (plaza muga dago).