Argazkilaritzak Untzaga beteko du zapatu arratsaldean, plaza argazki estudio bilakatuta

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Argazkilaritzak Untzaga beteko du zapatu arratsaldean, plaza argazki estudio bilakatuta
2018, Mai 18

Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren barruan, zapatu arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara Untzaga argazkilaritza-estudio bilakatuko dute Deporreko argazkilariek, kalean egingo duten topaketan: arratsalde osoan aire librean erakusketa kolektiboa ikusteko moduan ipiniko dute, nahi duenak estudioko erretratuak doan egiteko aukera izango du, argazki artistikoak saltzeko stand-a zabalduko dute eta kamera minutularia ere egongo da.

argazkilaritza untzagan

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »