Aritz Iriondo Foball-7ko epaileari elkartasuna adierazi diote gaur Unben

Aritz Iriondo Foball-7ko epaileari elkartasuna adierazi diote gaur Unben
2017/06/20 eta kitto!
Aritz Iriondo epaileari elkartasuna adierazteko ekitaldia egin dute Unben gaur iluntzean  txapelketan parte hartzen ziharduten talde guztiek eta Elgoibarko eta Eibarko Kirol Patronatuetako arduradunek.

Joan den astean (ekainaren 14an)  Bailarako XX. Foball-7ko Torneoaren barruan jokatzen zen partiduan 18 urteko Aritz Iriondo Elgoibarko epailea Mendaroko ospitalean ingresatu behar izan zuten berak adierazitako penaltiaren eta ateratako txartel gorriaren ondoren zigortutako jokalariak ostikada eman ziolako aurpegian eta, ondorioz, epaileak konortea galdu zuelako.  Gertatutakoaren ondoren "torneoaren edizio hau bertan behera lagatzea" erabaki dute antolatzaile eta parte-hartzaileek, "Aritz Iriondorekin bat egiten dugula adierazteko".

Eibar eta Elgoibarko Foball-7 Torneoko  antolatzaile eta talde parte-hartzaileek adierazi dutenez, "gertatutakoa gogorki gaitzetsi eta arbuiatu nahi dugu, deitoratuz gertatutakoak arriskuan jartzen duela torneoaren jarraipena, jakinda, gainera, bere helburuetako bat kirolean kidetasuna eta errespetua sustatzea zela".

Torneoaren epaileekiko elkartasuna eta kidetasuna adierazteko gaur partidua jokatu dute Unbeko zelaian, talde parte-hartzaile guztiekin eta Eibarko eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatoen parte-hartzearekin.

IMG-20170620-WA0033

IMG-20170620-WA0032

IMG-20170620-WA0036