Arkeologia ikertzeko Juan San Martin bekarik ez esleitzea erabaki du epaimahaiak

Arkeologia ikertzeko Juan San Martin bekarik ez esleitzea erabaki du epaimahaiak
2017/12/05 eta kitto!
Eibarko udalak jakitera eman duenez, ez da Juan San Martin bekarik esleituko. Azken deialdian ikerketa esparrua Arkeologia izan da eta, Juan San Martin bekarako aurkeztutako 2 proiektuak aztertu eta esleipena egiteko epaimahaia azaroaren 21ean batu eta gero, aho batez erabaki zuen aurkeztutako proposamenen kalitatea nahikoa ez delako beka ez esleitzea.