Arma erakusketaren euskarazko katalogo digitala aurkeztuko dute gaur arratsaldean

Arma erakusketaren euskarazko katalogo digitala aurkeztuko dute gaur arratsaldean
2018/02/22 15:14
eta kitto!
Armagintzaren Museoak erakusketaren katalogoa argitaratu zuela urtebete igaro da eta orain euskarazko bertsioa eman dute argitara, EPUB formato digitalean. Horren aurkezpena gaur izango da, 19:00etan Museoan, eta ekitaldian itzulpena egin duen Alfontso Mujika Etxeberriak lanaren nondik norakoak azalduko ditu. Horrez gain, Igor Goñik Eibarko armagintzari buruz egingo du berba. Aurkeztuko duten katalogoan gaur egun Museoan ikus daitezkeen pieza guztiak bilduta daude, xehetasunez dokumentaturik. Jatorrizko katalogoa Jose Luis Valenciagak egindako lanaren emaitza da.

museo katalogo euskeraz