Armeria Eskolako hiru ikasle saritu dituzte

Armeria Eskolako hiru ikasle saritu dituzte
2016/12/13 eta kitto!
Kutxa Fundazioak, unibertsitate ikasleekin egin ohi duen bezala, 2015-16 ikasturteko Lanbide Heziketako ikasle onenak ere sarituko ditu. Guztira 32 sari banatuko dira eta saritutakoen artean Armeria Eskolako hiru ikasle daude: Miren Gisasola Urzelai, Unai Suárez Fernández eta Oscar Rodríguez Hernández.
Antolatzaileek Gipuzkoako goi-mailako ziklo bakoitzeko espedienterik onena saritu dute eta ziklo bakoitzeko ikasle bakarrari eman diote saria. Sari-banaketa gaur arratsaldean, 19:30ean izango da, Donostiako Miramongo Zientzia Museoan, iluntzeko 19:30etan.