Armeria Eskolako idazkaria izan zen Javier Gesalaga atzo hil zen Gasteizen

Armeria Eskolako idazkaria izan zen Javier Gesalaga atzo hil zen Gasteizen
2017/06/20 15:41
eta kitto!
Armeria Eskolan, Jose Antonio Arkotxa zuzendari zela idazkari kargua bete zuen Javier Gesalaga San Martin atzo hil zen Gasteizen, 71 urterekin.
Gasteizen bizi diren eibartarren taldeak pena handiarekin jaso du bere heriotzaren albistea eta, gogora ekarri dutenez, "ez ditugu inoiz ahaztuko San Andresetan egiten ditugun afarietara aintzinako abestiekin ekartzen hasi zen liburutxo haiek".
Hileta-elizkizuna gaur (martitzena, hilak 20) izango da, 19:30ean Gasteizen, Santa Teresa elizan (Lakuan, Ertzaintzaren aldamenenean).

IMG_1215