Arrate Kultur Elkarteko bazkideen artelan erakusketa zabalduko dute gaur Topalekuan

Arrate Kultur Elkarteko bazkideen artelan erakusketa zabalduko dute gaur Topalekuan
2017/09/22 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan zabalduko dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen artelan erakusketa, Topalekuan. Oraingoan, hauek dira euren lanak erakustera animatu diren artistak: Esther Fernandez de Maruri, Esteban Oroz, Natalie Hickey, Espe Zabala, Jesus Belaustegi, Vicente Iriondo, Mamen Piriz, Elisabeth Eguren, Arrate Osoro eta Carmen Mostaza. Orotariko artelanak ikusteko aukera izango da. Urriaren 8ra arte egongo da zabalik erakusketa, astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.