Arratsalderako antolatu duten egitarauarekin agurtuko ditugu aurtengo Aratosteak

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Arratsalderako  antolatu  duten  egitarauarekin  agurtuko  ditugu  aurtengo  Aratosteak
13 Ots
1:20

Aratoste Martitzena da gaur eta, beraz, ailegatu zaigu Aratosteei agur esateko ordua, baina aurretik ekitaldiz betetako arratsaldea izango dugu Untzagan: 17:00etatik 18:30era, umeendako jolasak egingo dira karpan, Astixaren eskutik. Horiek amaituta, 18:30ak aldera hasiko da “sardinaren entierru txikia”. Kalejiran, sardinari laguntzen, Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakoak eta Hortzmuga kale antzerki taldekoak joango dira. Aurtengo egitaraua beste batzuetan baino luzeagoa izango da eta, “sardinaren entierru txikia” amaitu ondoren, 19:00etan, “Break in Eibar” dantza erakustaldia egingo dute herriko umeek eta, jarraian, umeendako diskoteka hartuko du Untzagako karpak, Arima Cool Tour ekimen kulturalen eskutik.

sardina txikiaren entierrua50

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »