Asier Cuevas herri-lasterketaren IV. edizioa jokatuko da bihar arratsaldean

Asier Cuevas herri-lasterketaren IV. edizioa jokatuko da bihar arratsaldean
2016/10/21 eta kitto!
Gure herriko atleta handiaren omenez Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen proba bihar arratsaldean jokatuko da, 18:00etan Klub Deportiboaren paretik hasita. Oso gorabehera gutxiko proba hori Eibarko kaleetatik osatutako zirkuituan jokatuko da, urteroko ibilbideari jarraitua.
Horrez gain, asteburu honetako kirol kartelerak beste honakoak erakusten dizkigu: Foballean, Eibarrek Bartzelonan jokatuko du bihar eguerdian (13:00) Espanyolen aurka. Eskubaloian, Somos Eibar Eskubaloiak Usurbilen izango du partidua bihar (19:30) eta nesken talde nagusiak Lezon, Munttarperen aurka (bihar, 17:45). Errugbian, Avia Eibar Rugby Taldea Valladolidera joango da, bihar 16:00etan El Salvador B-rekin indarrak neurtzeko, eta nesken taldeak Logroñon ahaleginduko da Marzola Riojari irabazten domeka eguerdian (12:00). Saskibaloian, Katu Kalek Mutriku hartuko du bihar Ipurua Kiroldegian (18:15) Kopako finalerdiko neurketan. Eta Waterpoloan, Euskal Herriko 1. Mailako ordezkariek kanpoan jokatuko dute bihar: mutilen taldeak Donostian, Fortunarekin nor baino nor (bihar, 20:15ean) eta neskenak Lautadaren kontra Gasteizen (15:00).

Informazio gehiago ASTEBURUKO KIROL AGENDAn.