Asier Serranok irabazi du Espainiako 2016ko euskarazko poesia kritika saria

Asier Serranok irabazi du Espainiako 2016ko euskarazko poesia kritika saria
2017/04/28 eta kitto!
Espainiako 2016ko euskarazko poesia kritika saria Asier Serranok irabazi du, Linbotarrak lanarekin. Idazle eibartarraren seigarren poesia liburua da Linbotarrak eta honen aurretik beste sari garrantzitsu bat, Xabier Lete III. Poesia Saria eman zion egileari. Liburua Pamiela etxeak eman zuen argitara. 2016ko Kritikaren euskarazko narratiba saria, berriz, Kirmen Uriberi eman diote, Elkarrekin esnatzeko ordua liburuarengatik. Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak urtero banatzen dituen sarien irabazleak apirilaren 22an eman zituzten ezagutzera, Sorian. Gaztelerazko sariak, berriz, Fernando Aranburuk (Donostia, 1959), Patria liburuarekin eta Fermin Herrerok (Ausejo de la Sierra, 1963), Sin ir más Lejos poesia lanarekin eskuratu dituzte.

linbotarrak

AGIAN INTERESATZEN ZAIZKIZU:

Asier Serranoren “Linbotarrak” argitara eman dute

[ELKARRIZKETA] Asier Serrano (idazlea): ”Arnas luzeko idazketarako entrenamendua dira olerkiak”

Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria