Asteburu betea daukate aurretik Untzagako jubilatuek

Asteburu betea daukate aurretik Untzagako jubilatuek
2017/11/17 eta kitto!
Urteroko moduan, gaur arratsaldean, 18:00etan, El Corte Inglesak babestutako moda desfilea egingo dute Untzaga jubilatu etxekoek. Arropak erakusteko modeloak Untzagako bazkideak izango dira eta, atsedenaldian, Marcos Gimenok umorezko saioa eskainiko du. Eta bihar, berriz, Untzagako jubilatuen abesbatzak El Corte Inglesean abestuko du, 18:00etan, dendako fatxada apaintzen duten Gabonetako argiak piztuko dituztela eta, ekitaldia animatzeko gonbidapena jaso dute eta.