Asteburu betea izan dute Atzegikoek

Asteburu betea izan dute Atzegikoek
2016/06/13 11:26
eta kitto!
Atzegi elkartekoek asteburu bete-betea izan dute: zapatuan elkarteko kideek bazkaria egin zuten Eibarren. Eta atzo, berriz, Galdaramiñoko igoeran parte hartu zuten Atzegiko hiru mendi taldeek, azken urteotako martxari jarraituta. Lehen taldearentzat aukeratutako ibilbidea Galdaramiñoko tontorreraino zihoan eta bigarren eta hirugarren taldearentzat prestatutakoa, berriz, Azurtzaraino. Mendi ibilaldia amaituta, gosea kendu eta indarberritzeko, hiru taldeek elkarrekin bapo bazkaldu zuten eta, betiko moduan, ederto ibili ziren. Bestalde, Atzegiko ordezkariek mendizaleen zain prestatutako ibilbideetan gida lanak egin zituzten Ana eta Eduri eskerrak eman nahi dizkiete, "egun osoan zehar eskainitako laguntza eta arretarengatik, mila esker!".

atzegi mendi