Astelehen iluntzean sartu da Zaballako espetxean Iker Rokandio

Astelehen iluntzean sartu da Zaballako espetxean Iker Rokandio
2017/12/11 eta kitto!
Astelehen iluntzean sartu da Iker Rokandio eibartarra Zaballako espetxean, epaileak ezarritako zigorra betetzera, orain dela hiru aste Martutenen Amaia Agirregabiriak  egindako moduan. 2013an Pasaian batere ezagutzen ez zuten emakume baten eta bi udaltzainen artean gertaturiko trafiko liskar batean, alde bien hobebeharrez bitartekari-lana egiteko garaian okertu egin zirelako 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra betetzera kondenatu ditu epaileak orduan Pasaiako alkatea zen Amaia Agirregabiria eta udaletxe horretan  letratu modura beharrean zegoen Iker Rokandio eibartarra. Kartzelan sartu aurretik Ikerrek grabatu duen bideoa ikus dezakezue jarraian:

https://youtu.be/NYa1_RFZl-A