Astelehenean entsegu irekia egingo dute EGO-ko musikariek Hezkuntza Esparruan

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Astelehenean  entsegu  irekia  egingo  dute  EGO-ko  musikariek  Hezkuntza  Esparruan
30 Abe
1:29

Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak Eibarren daude, Hezkuntza Esparruan, urtarrilean EAEko hiriburuetan emango dituzten kontzertuak neguko topaketan prestatzen. Emanaldietan Harold Lloyden “Safety Last!” (1923) film mutuari musika ipiniko diote, zuzenean, eta horien aurretik entsegu irekia eskainiko dute urtarrilaren 2an, 17:00etan Hezkuntza Esparruko aretoan (sarrera librea izango da). Kontzertuak, berriz, bata bestearen atzetik izango dira: urtarrilaren 3an Donostian, Victoria Eugenia antzokian; urtarrilaren 4an Gasteizen, Principal antzokian; eta urtarrilaren 5ean Bilbon, Euskalduna jauregian. Hirurak 20:00etan hasiko dira.

carteles ego

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »