Atzo jaso zuen Felix Etxeberria elgoibartarrak Gure Balioak Saria 2017

0    Berriak, Gizartea 
Silbia
Atzo  jaso  zuen  Felix  Etxeberria  elgoibartarrak  Gure  Balioak  Saria  2017
10 Aza
5:18

Atzo jaso zuen Felix Etxeberria elgoibartarrak Gure Balioak Saria 2017, Debegesa Garapen Agentziak, Mendaroko Udalarekin batera, eta DanobatGroup enpresaren laguntzarekin, Mendaron antolatu zuen ekitaldi hunkigarrian. Elgoibarko alfabetatze eta euskalduntzearen, Ikastolaren eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen sorreran eta garapenean “arima eta motorra” izan da Felix Etxeberria. Gainera, Danobat kooperatibaren sorreran ezinbesteko rola izan zuen eta, bertan lanean ari zela, Etxepe lantegia eratu zuen. Mendaroko San Agustin Kulturgunean egin zen sari-emate ekitaldia. Felix Etxeberriak iaz errekonozimendu hauxe bera eskuratu zuen Nerea del Camporen eskutik jaso zuen saria, Juan Luis Baroja Collet artistaren “Balioen artikulazioa” brontzezko artelana.  Esker oneko hitzak izan zituen Etxeberriak saria jaso ostean eta, lagunak gogora ekartzeaz gainera, Loli Canales emazteari eskaini zion bereziki saria. Ekitaldian kirolaren balioez hitzaldia eskaini zuen Maite Maiora mendi korrikalari mendaroarrak eta musikak ere bere tokia izan zuen. Juan, Nerea eta Maddi Arriola aita-alaben eskutik, kitarra eta biolin doinuek eman zioten hasiera eta amaiera ekitaldiari.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »