Aukeratu dituzte Indalezio Ojanguren XXX. Argazki Lehiaketako irabazleak

Aukeratu dituzte Indalezio Ojanguren XXX. Argazki Lehiaketako irabazleak
2017/10/16 16:09
eta kitto!
Urriaren 14an bildu zen Indalezio Ojanguren XXX. Argazki Lehiaketaren epaimahaia aurtengo irabazleak aukeratzeko. Edizio honetan 45 partehartzaile izan dira, horietako 13 eibartarrak eta Luis Lainsa (AFIAP), Javier Ortiz (ECEF) eta Javier Muñoz (AFIAP) epaimahaikideek aho batez honako sariak ematea erabaki zuten:

- Indalezio Ojanguren Ohorezko Saria argazki bilduma onenari

Oskar Manso Navas

- Indalezio Ojanguren Sariak

Juan Antonio Palacios

Bakarne Elejalde

Carles Canals (Masats)

Carles Verdu (Prats)

- Euskal Herri mailako Indalezio Ojanguren Sariak

Jose Agustin Gurrutxaga Garagarza

Xabier Arnaiz Etxeberria

Manu Barreiro Rodriguez

- Herri mailako Indalezio Ojanguren Sariak

Jose Luis Irigoien

Virginia Arakistain

Oskar Baglietto

- Haurrak

Miren Ereña

Irabazleei sariak banatzeko ekitaldia urriaren 27an, 19:00etan izango da, Portalean, erakusketa zabaltzearekin batera. Lan irabazleak eta aukeratutako beste batzuk bilduko duen erakusketa azaroaren 19ra arte egongo da zabalik, martitzenetik domekara 18:30etik 20:30era.