Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte
2018, Eka 01

Atzo aurkeztu zituzten hurrengo asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak, Aterpe elkartean. Jai Batzordeko kideek, alkatearekin batera, aurtengo egitarauari errepasoa eman zioten. Urteroko martxan, umeendako jarduerak, kirol probak, lehiaketak eta musika uztartu dituzte programazioa osatzeko orduan. Jaiek 20 urte beteko dituzte aurten eta, antolatzaileek diotenez, errelebo faltak ematen die beldur gehien. Jarraian, egitarau osoa daukazue.

URKIKO JAIAK 2018

Ekainak 8, barixakua

19:00: Jaien hasiera, Arrateko Andra Mari herri ikastetxeko jolastokian.

19:00: Kalejira, Ustekabe fanfarrearen eskutik.

19:00: Futbolin txapelketa, Vila taberna parean.

19:30: Nagusiei omenaldia, Cepa taberna parean.

20:00: Txikiteo popularra, Ustekabe fanfarrearekin.

23:00: Erromeria, Ekhy taldearekin. Polonia Etxeberria kalean.

 

Ekainak 9, zapatua

11:00: VII. Txiki Krosa. Urki Kurutzekuan.

11:30: Kalejira, trikitilari eskolaren eskutik. Urkiko kaleetan.

12:30: Salda eta txorizoa. Via eta Cepa tabernetako arkupeetan.

12:30 / 14:30 eta 19:00: Urkiko tonbola. Matuteren lokalean.

13:30: Herri kirolak, Ernesto Ezpeleta “Bihurirekin”.

12:30 / 14:00: Jolasak, Arrateko Andra Mari herri ikastetxean.

16:30 / 18:30: Puzgarriak eta tailerrak. Arrateko Andra Mari herri ikastetxean.

17:00: V. Esku Pilota txapelketa. Maialen frontoian.

17:00: XVII. Igel-toka txapelketa. Rioja taberna parean.

19:00: Cava eta otarrainxka jaia, Batuklan-ek girotuta. Urkiko kaleetan.

21:45: Herri afaria, Arrateko Andra Mari herri ikastetxeko jolastokian.

23:30: BS/RS Bon Scott Revival Show (AC/DC taldearen musika) + Disko festa. Polonia Etxeberria kalean.

 

Ekainak 10, domeka

09:30: X. Galdaramiñora igoera.

10:00: Mendi martxa, Atzegiren eskutik.

12:30: XX. Paella Lehiaketa.

13:00: Auzoko hildakoen aldeko meza. San Jose Obrero elizan.

14:00: Paella lehiaketako epaimahaiaren erabakia.

16:45: Euskalzumba Xaiborrekin. Arrateko Andra Mari herri ikastetxeko jolastokian.

18:30: Txokolate-jana. Arrateko Andra Mari herri ikastetxeko jolastokian.

19:00: Sariak banatzeko ekitaldia. Polonia Etxeberria kalean.

19:30: Musika Festa, Martarekin. Polonia Etxeberria kalean.

20:30: Jaien amaierako traka.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »