Aurtengo argazki rallyko sariak banatu dituzte gaur Klub Deportiboan

Aurtengo argazki rallyko sariak banatu dituzte gaur Klub Deportiboan
2017/06/27 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldeak Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren barruan antolatutako Argazki Rallyko sariak gaur iluntzean banatu dituzte eta hauek izan dira aurtengo sarituak: zuri beltzean, lehen saria Roberto Zamanillok (Photobat) eskuratu du, bigarrena, Bakarne Elejaldek (EKD) eta hirugarrena Joseba Arginzonizek (Ilargi). Herri mailako saria, berriz, Fernando Retolazak (EKD) eraman du. Eta digital-koloretan atalean, lehen saria Jose Luis Rodriguezek (Denbora) jaso du, bigarrena Imanol Manterolak (Distira) eta hirugarrena Mikel Urionaguenak (EKD). Herriko onenari saria Zigor Astigarragak irabazi du eta gazteen mailan Eneko Zengotita nagusitu da.