Aurtengo San Juan jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratu dute

Aurtengo San Juan jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratu dute
2018/05/21 eta kitto!
Barixakuan elkartu zen Sanjuanak 2018 Eibarren kartel lehiaketako epaimahaia eta aho-batez aukeratu zuten lan irabazlea: San Sebastian de los Reyeseko Laura Pastor Lorente-ren "Sigue el ritmo" izenburukoa. 11 eta 14 urte bitarteko mailan irabazlea  Lore Arregi Cabezón izan da, “Klik sanjuaneri”  kartelarekin eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, Miren Arroitajauregi Ibañez de Aldekoak irabazi du, "Su inguruan dantzan” lanarekin.