Azken eguna Euskal Jaiko afari eta bazkarirako txartelak erosteko
2016/05/25
13:54
eta kitto!
Bihar, maiatzaren 26an, amaituko da epea Euskal Jaiko zapatuko kantu-afarirako eta domekako herri-bazkarirako txartelak erosteko. Zapatuko kantu-afaria 21:30ean hasiko da eta domekako herri-bazkaria 14:30ean eta biak ere Untzagako karpan egingo dira. Menua bertoko baserrietako produktuekin prestatuko dute herriko 17 elkarte gastronomikoetan. Txartelak salgai daude Klub Deportiboan, 12 eurotan ((10 ume, ikasle eta langabetuentzat).