Azken egunak argazkigintza ikastaroan izena emateko

Azken egunak argazkigintza ikastaroan izena emateko
2016/09/26 16:49
eta kitto!
Astelehenean, urriaren 3an, itxiko da argazkigintza digitaleko hastapen ikastaroan izena emateko epea. Eibarko Klub Deportiboak urtero eskaintzen duen ikasturte horretan , argazkigintza digitala ezagutzeaz gain, oinarrizko kontzeptuak eta teknikak ikasiko dira baliabide informatikoak erabiliz. Guztira 30 ordu teoriko-praktiko izango ditu ikastaroak, 12 egunetan banatuta: urriaren 17an hasiko dira klaseak eta azaroaren 28an amaituko, astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:30ak arte. Jose Valderreu kazetari eta argazkilariak Portalean eskainiko ditu klase horiek eta, gehienez jota ere, 16 ikasle izango ditu. Eibarren erroldatutakoek 47 euro ordaindu beharko dute eta kanpotarrek 79 euro. Ikastaroaren egitaraua honako zortzi atalek osatzen dute: 1) Sarrera; 2) Objektiboak. Foku-distantzia; 3) Kamararen erabilera; 4) Argazki konposaketa. Ikustearen artea; 5) Kamaratik ordenagailura; 6) Irudien difusioa; 7) Praktikak kanpoan; eta 8) Ikasturte amaierako erakusketa.