Azkenaldiko Korrikarik jendetsuenak zeharkatu ditu Eibarko kaleak barixaku gauean

Azkenaldiko Korrikarik jendetsuenak zeharkatu ditu Eibarko kaleak barixaku gauean
2017/04/08 eta kitto!
Aurreikusita zegoen ordua baino geroago, 23:00ak jota ailegatu da 20. Korrika Eibarrera barixaku gauean, baina, hala ere, jendetzak bete ditu gure herriko kaleak, lasterketari harrera beroa egiteko prest. Jendetsua eta alaia, horrelakoa izan da Korrikaren edizio hau gurean. ARGAZKI ALBUMA PREST DAGO GURE MEDIATEKAN.

Domekan amaiera jaia izango da Iruñean
Iruñeko Sarasate pasealekuan amaituko da 20. Korrika domekan, 2.500 kilometroko ibilbidea bete eta gero. Eguerdiko 12:30ean lekukoari ongi etorria egingo zaio Foruen Monumentuaren ondoan izango den ekitaldian. Hala ere, Korrikari agur esateko egitarau zabala prestatu dute. Eibartik Korrikaren agur jaira, Iruñera joateko autobusa antolatu dute AEK euskaltegikoek: domekan 09:00etan irtengo da, Ego Gainetik.

IMG_0063