Banatu dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako San Andres III. Argazki Rallyko sariak

Banatu  dituzte  Arrate  Kultur  Elkarteak  antolatutako  San  Andres  III.  Argazki  Rallyko  sariak
15 Abe
11:14

Atzo arratsaldean banatu zituzten San Andres III. Argazki Rallyko sariak Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan. San Andres eguneko rallyan parte hartu zutenen argazkiak proiektatu eta jarraian jaso zuten saria aurtengo irabazleek: haurretan, 0-9 urte bitartekoen mailan, Nahia Lopez Lozano, Koldo Pintado Herrero eta Artetz Larrañaga Dosantos saritu dituzte; 10-16 urte bitartekoen artean, berriz, irabazleak Aiora Unzeta Latatu, Amaiur Biteri Izagirre, Noah Etayo Lozano eta Alaitz Zabala izan dira; eta 17 urtetik gorakoen artean, lehen saria Federico Cuenca Larreategik eskuratu du eta bigarrena Jokin Egia Arriolak.

IMG_4214

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »