Bandalismoaren eraginez hondatuta zegoen Toribio Etxebarriaren bustoa garbitzera eraman dute

Bandalismoaren eraginez hondatuta zegoen Toribio Etxebarriaren bustoa garbitzera eraman dute
2017/07/10 eta kitto!
Toribio Etxebarriaren bustoa bere tokian ez dagoela ikusita, batek baino gehiagok galdetu du lapurtu ote duten, baina ez da hala gertatu: alkatetzan azaldu digutenez, orain dela pare bat aste laranja koloreko margoarekin irudia zikindu zuen norbaitek eta, hori garbitu ahal izateko, eskultura Alfa Artera eraman dute. Lehen zegoen moduan laga ondoren, berriz ere dagokion tokian, Toribio Etxebarria kalearen hasieran dagoen lorategian ipiniko dute irudia.

Gertatu denaren harira idatzia egin du Udalak, herritarrei orohar eta txikizioaren erantzuleei bereziki "zentzuz, gizalegez eta modu arduratsuan jokatzeko" eskatzeko, horrelako egoerik errepikatu ez dadin. Izan ere, aurreikusi dutenaren arabera, eskultura garbitzeko lanek 1.000 euroko kostua (gehi BEZa) izango dute, gutxi gorabehera.

IMG_1559

 

toribio 2