Baserri batetik bestera eskean, ederto ibili ziren koko-txikiak Animen Gaua ospatzen

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Baserri  batetik  bestera  eskean,  ederto  ibili  ziren  koko-txikiak  Animen  Gaua  ospatzen
02 Aza
9:56

Koko-txikien talde bat ibili da aurten ere Eibarko baserrietan, Animen Gaua ospatzen. Izan ere, askok kontrakoa pentsatu arren, Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween-en pareko jaia, baina bestela deituta: Animen Gaua, Gau Beltza… Gure aitxitxa-amama askok gogoratzen dute ospakizuna eta, kontatzen dutenez, urriaren amaiera aldera umeek kalabazak hustu, aurpegiko zuloak egin, barruan kandelak ipini eta argiztatuta, han eta hemen lagatzen zituzten, jendeari sustoa emateko. Horrekin batera, etxerik etxe eskean ibiltzen ziren ere, horretarako “Xanduli, Manduli, Kikirriki!!! Eman goxokiak guri!” moduko esaldi bereziak erabilita. Urteak joan urteak etorri, ohitura ia galtzear zegoen, orain dela urte batzuk eibartar talde batek berreskuratzeko ahaleginetan hasi arte. Harrezgero baserrietara eskean joaten den taldea urtetik urtera handitzen joan da, Ane Sarasketak aurten egin dituen argazkietan argi ikus daitekeenez.

IMG_3610 IMG_3611 IMG_3612 IMG_3613 IMG_3614 IMG_3615

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »