Bertsolariek saio bikaina eskaini zuten San Andres Bertso Jaialdian

Bertsolariek saio bikaina eskaini zuten San Andres Bertso Jaialdian
2017/11/25 eta kitto!
Bertso saio ederra hartu zuen atzo Portaleko areto nagusiak, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako San Andres Bertso Jaialdian. Alaia Martin, Andoni Egaña, Miren Amuriza eta Sustrai Colina bertsolariek osatutako kartelak bertsozale ugari erakarri zituen eta aretoa beteta egon zen. Bertsolarien saioa hasi aurretik, aurtengo bertso paper lehiaketako sariak banatu zituzten eta irabazleek euren bertsoak kantatu zituzten.

16 urtetik gorakoen mailan Jesus Mari Gisasola “Trunboi” izan da aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazlea. Donostian bizi den eibartarrak 300 euro eta txapela jaso zituen.

https://youtu.be/2BdvBvv2vg8

Bigarren Iñigo Legorburu izan zen. 250 euroko saria eta plaka eman zizkion …eta kitto! Euskara Elkarteak.

https://youtu.be/QW9UjVFZaxQ

Gazteen mailan Eneko Osorok jantzi zuen txapela.

https://youtu.be/KURNPDCWVYg

https://youtu.be/s9NQYpyswlk

Eta bigarren saria, berriz, Peru Alberdik eraman zuen etxera.

https://youtu.be/PasdJ2jL5SQ

Jon Mikel Mujikak gaiak ematen hasi aurretik, agur bana bota zuten bertsolariek.

https://youtu.be/QclzL-5LBnY

https://youtu.be/E8BMn__A2k8

https://youtu.be/NEfrsUU9tso

https://youtu.be/ObKzLtE9F8Y