Bihar abiatuko diren XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte

Bihar abiatuko diren XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte
2018/05/02 eta kitto!
Gaur goizean, Portaleko areto nagusian aurkeztu dute XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Jardunaldietarako prestatu duten egitaraua antolatzaileek, Uni Kultur Elkarteko Juan Ortega eta Ricardo Martinek, Patxi Lejardi Kultur saileko zinegotziak eta Jose Luis Gonzalez “Poxpolo” sail horretako teknikariak. Azaldutakoaren arabera, ekimena antolatzeko arrazoi nagusia “Eibarko eta Debabarreneko umeek antzerkia ikustea” izaten jarraitzen du eta, horregatik, ikastetxeetako arduradunei “antzerkia erabiltzeko” eskaera egiteko aprobetxatu dute aurkezpen ekitaldia. Egitaraua osatzen duten lanak “kalitatezkoak” direla azpimarratu dute antolatzaileek eta “ia lan guztietarako sarrera doan da, gainera!”.

XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Jardunaldiak

- Maiatzak 3

19:00: DANTZA POTE (Dantzaz Konpainia, Gipuzkoa). Urkizu, Ibarkurutze, Kultu, Casino, Birjiñape, Guridi, Kontent eta Slow tabernetan. Tabernaz taberna, dantza garaikideaz gozatzeko aukera aparta izango da.

- Maiatzak 6

20:30: ISABELITA LA MIRACIELOS (Narruzko Zezen, Gipuzkoa). Hezkuntza Esparruan. Doan. Gazteleraz. Publiko guztientzat.

- Maiatzak 8

15:00: EURIA (Markeliñe, Bizkaia). Doan. Hezkuntza Esparruan. Euskaraz. 6 urtetik aurrera.

www.markeline.com

- Maiatzak 10

20:30: GROWING YOUNG (Dantzaz, Gipuzkoa). 5 euro. Coliseo antzokian.

- Maiatzak 17

15:00: ENPERADOREAREN JANTZIA (Lekim Animaciones, Bizkaia). Hezkuntza Esparruan.Euskaraz. 3 urtetik aurrera.

www.lekimanimaciones.es

- Maiatzak 23

09:55, 10:30, 11:05, 11:40, 12:15, 14:30, 15:05, 15:40, 16:15 eta 16:50: EL DIMINUTO TEATRO SOBRE RUEDAS (Clavileño e hijos / Territorio Violeta, Madril). Untzaga plazan (autobusa). Gazteleraz (funtzioak 20 minutuko iraupena izango du, gehienez 18 lagun sartuko dira). 8 urtetik aurrera.

www.territoriovioleta.com

- Maiatzak 29

15:00: MENDI TONTORREAN (Txalo Produkzioak). Hezkuntza Esparruan. Euskeraz. 5 urtetik aurrera.

www.txalo.com