Bihar eguerdian aurkeztuko du Mursegok "100% Oion", elkarbizitza sustatzearen aldeko diskoa

Bihar eguerdian aurkeztuko du Mursegok "100% Oion", elkarbizitza sustatzearen aldeko diskoa
2017/06/10 eta kitto!
Bihar aurkeztuko du Mursegok bere lan berria, “100% OION” diskoa. Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programaren barruan jaio den diskoa “Oiongo herritarrekin eta herritarrentzat grabatu da, elkarbizitza sustatu eta zurrumurruak uxatzeko helburuarekin”. Idoia Zabaletak bitartekari lanak egin ditu eta Oiondar ugarik hartu du parte: emakume musulmandarrak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, “Eh Mertxe!” rock taldea…

https://youtu.be/DHoYIc4neEE

Diskoa Nada Producciones eta Elektrika Grabaketak estudioetan grabatu dute, David Garrido eta Ander Barriuso soinu teknikari lanetan aritu dira eta IbonRG, berriz, ekoizpenean. Bihar aurkeztuko duen lanean Maite Arroitajauregik lagun asko izan ditu ondoan: Aida Torres, Txap, P3z, Mariano Hurtado, Amorante, Harkaitz Cano, Kau Kori Kura, Lete, Zaloa Urain… Diseinua Rafa Rodrigorena da. Diskoa ohiko plataforma digitaletan izango da eskuragarri datozen asteetan eta hilaren amaieran ale kopuru mugatu bat salgai jarriko dute.

Aurkezpen ekitaldia 12:00etan hasiko da, Oingo zineman, eta sarrera dohainik izango da, toki guztiak bete arte. AURRERAPEN GISA, HEMEN DAUKAZUE MURSEGOK ETA OIONGO HERRIAK GRABATUTAKO "ZURRUMURRU, ZURRUMURRU" ABESTIA

https://soundcloud.com/bidehuts/zurrumurru-zurrumurru