Bihar goizean banatuko dituzte Untzagan "Ontziratu zaitez!" Kanpainako azken tupperrak

Bihar goizean banatuko dituzte Untzagan "Ontziratu zaitez!" Kanpainako azken tupperrak
2017/05/18 22:17
eta kitto!
Kutxa Ekoguneak eta Eibarko Udalak "Ontziratu Zaitez!" kanpaina abiatu zutenetik hilabete pasa da eta, arduradunek eman dituzten datuen arabera, denbora tarte horretan 700 bat erosketatan erabili dira herritarren artean banatutako tuperrak. Ekimenak izan duen harrera ona ikusita, eman barik geratu diren ontziekin azken banaketa egingo dute gaur (barixakua, hilak 19), goizeko 10:30etik 13:30era Untzagan.