Bihar izango da danborradako jantziak entregatzeko azken eguna

Bihar izango da danborradako jantziak entregatzeko azken eguna
2017/07/04 eta kitto!
San Juan jaietako danborradetan (umeen zein helduen danborradan) parte hartu dutenek jantziak antolatzaileei itzuli behar dizkietela gogorarazi dute arduradunek eta horretarako azken eguna bihar (eguaztena, uztailak 5) izango da. Jantziak arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara eraman daitezke, entseguak egiteko erabili den lokalera (Bittor Sarasketa kalean dagoen Beistegi eraikinera).