"Biharra, arimakoa" erakusketan bisita gidatua egingo du gaur Jose Zugastik

"Biharra, arimakoa" erakusketan bisita gidatua egingo du gaur Jose Zugastik
2016/09/29 eta kitto!
Jose Zugasti artista eibartarrak bisita gidatua eskainiko du gaur arratsaldean, 19:00etan, aurreko barixakuaz geroztik Portalean ikusgai dagoen "Biharra, arimakoa" erakusketan. Horrela, nahi duten guztiek artelanak ikusten joan ahala egilearen azalpenak entzuteko eta berarekin berbetan jarduteko aukera izango dute. Patxi Laskaray argazkilariak lagunduta Zugastik prestatu duen erakusketa urriaren 16ra arte egongo da zabalik, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era.

zugasti-erakusketa-1