Biharrian plazaren inaugurazioa eta "Sopa de sapo"

Biharrian plazaren inaugurazioa eta "Sopa de sapo"
2016/03/12 eta kitto!
Domekan (hilak 13) Biharrian espazioaren pareko plazaren inauguraziorako egitarau berezia prestatu dute: aurreko asteburuan hasitako plazaren berriztapen lanak amaitzeko 10:00etatik 12:00era lorategi txiki bat jarriko da, hainbat lora eta landarerekin. Ondoren, 12:00etatik aurrera, “Vermut eta rock&roll” saioa eskainiko du Elvis Caino DJ-ak.Horrez gain, 11:00etatik aurrera “Sopa de sapo” haurrendako liburu-denda egongo da martxan, ipuin kontalari saioekin lagunduta: 11:00etatik 12:00era 2-6 urte bitartekoentzat saioa egingo dute, 17:30ean 3-6 urte bitartekoentzat eta 18:30ean 7-9 urte bitartekoentzat.