Bioenergiaren inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte gaur ere Ingeniaritza Eskolan

Bioenergiaren inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte gaur ere Ingeniaritza Eskolan
2018/04/18 eta kitto!
Atzo hasi ziren Bioenergiari buruzko IV. Jardunaldiak Eibarko Ingeniaritza Eskolan eta gaur ere gaiaren inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte, 15:30ean hasita, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Unibertsitate Laboralean, San Andres aretoan). Gaurkoan Ingrid Gómez Elvirak (Osakidetza) “Biomasa forestal: Astilla. Experiencia en el Hospital de Gorliz” izenburukoa emango du eta, jarraian, Borja Imanol Markinezek (Araiako Zentral Hidroelektrikoa) jardungo du, “Experiencia de utilización de biomasa en el municipio de Asparrena” izenburuari jarraituta. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.

bioenergia