“Breaking Eibar” txapelketak kaleko dantzekin beteko du Txaltxa Zelai zapatuan

“Breaking  Eibar”  txapelketak  kaleko  dantzekin  beteko  du  Txaltxa  Zelai  zapatuan
16 Eka
12:54

San Juan jaietarako girotzen joateko, biharko Bboying eta New Style Txapelketa antolatu dute hirugarren urtez jarraian. Kaleko dantzen inguruko “Breaking Eibar” txapelketa 17:00etan hasiko da jokatzen, Txaltxa Zelaian, baina egitaraua goizetik hasiko da, txapelketaren harira antolatu dituzten beste hainbat jarduerarekin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, aurretik egindako edizioei jarraituko zaie aurten ere: “Txapelketan bi modalitatetan, `2vs2 ́ (bboying) eta `Seven to smoke ́ (all style) izenekoetan lehiatzeko aukera izango da. Bboying modalitatean 16 bikoterik onenek egingo dute aurrera. Final zortzikoe tan, bboy bakoitzeko irteera bana egingo da. Final laurdenetan eta finalaurrekoetan, irteera bi izango dira eta finalean, berriz, hiru”.

Horrekin batera, “Seven to smoke allstyle” izenekoan parte hartzen dutenek behin irtengo dira eta, epaileek horietatik aukeratutako zazpi onenak hurrengo fasean lehiatuko dira. Antolatzaileek emandako azalpenen arabera, “modalitate honetan txapelduna izateko zazpi erronda irabazi beharko dira edo, bestela, garaipena lortu duten erronda kopururik handiena bereganatu. Iraupena 20 minutukoa izango da”.

Izena emateko bboypeteer@gmail.com helbidera idatzi, txapelketarako modalitatea zehaztuta eta parte hartuko duten dantzari guztien datuak (A.K.A gidabaimena, izen-abizenak eta telefonoa) adierazita. Bboying modalitatean, epaimahaikideak Mono (Flava Brothers, Gasteiz), Xak (Arcopom, Granada) eta Graci (Fusion Rockers, Madril) izango dira eta “Seven to smoke all style” modalitatean, berriz, Indigo (Bartzelona / Peru), Andrea Arruti (Zarautz) eta oraindik zehazteke dagoen hirugarren kide bat. Breaking-eko lehen saria 500 eurokoa izango da eta bigarrena 200ekoa eta “all style” delakoan, berriz, irabazleak 100 euroko saria jasoko du. Musikarekin DJ Red arduratuko da.

Bestalde, txapelketaren aitzakiarekin goizerako hainbat jarduera prestatu dituzte: Indigok Hip Hop eta House klaseak emango ditu eta Graci, berriz, Bboying irakasten ibiliko da.

breakin eibar

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »