Buruz-buruko txapelketako neurketa bi domekan Astelenan

Buruz-buruko txapelketako neurketa bi domekan Astelenan
13 Api
12:45

Eibarko pilota Katedralak ateak zabalduko ditu etzi profesionalen arteko 1. mailako buruz-buruko txapelketaren lehen jardunaldiko bi partidurekin. Lau aurrelari izango dira euren indarrak neurtuko dituztenak: lehenengo partiduan Danel Elezkano eta Axier Arteaga izango dira, nor baino nor, eta bigarrenean Julen Retegi eta Victor Esteban. Hurrengo asteko domekan, final-zortzirenetako partiduan, Jokin Altunak Retegi eta Victorren arteko irabazlearen aurka jokatuko du eszenategi berean.
Bestelako kirol motei dagokionez, asteburu betea izango dugu honakoa Eibarren: FOBALLEAN, 1. Mailako Eibarrek Alaves hartuko du domeka eguerdian Ipuruan eta emakumezkoen 2. Mailako taldeak Oiartzunen bisita jasoko du bihar arratsaldean. 2. B Mailako Vitoriak etxean, Gasteizen, jokatuko du Amorebietaren aurka, eta emakumezkoen Lurralde Mailako taldeak Urnieta hartuko du etzi arratsaldean. ESKUBALOIAN, senior mailako hiru taldetik bakarrak jokatuko du etxean: Avia Eibar Eskubaloia emakumezkoen Euskadiko Txapelketako taldeak Deusto jasoko du bihar arratsaldean Ipuruan. Gizonezkoen beste talde biek kanpoan jokatuko dute: Somos talde nagusiak Errenterian bihar eta Haritza bigarren taldeak Soraluzen domeka goizean. SASKIBALOIAN, Katu-Kalek esanahi handiko erronka du, zaila benetan, asteburu honetan: Antigua-Luberri liderra bisitatuko du bihar arratsaldean eta jokoan izango du maila igotzeko aukerak izan edo ez. WATERPOLOAN, Euskal Herriko 1. Mailako Urbat Urkotronik-ek Larrainaren bisita izango du Orbea kiroldegian etzi arratsaldean. XAKEAN, Klub Deportiboko lehen taldeak legazpiarren aurka egin beharko du bihar arratsaldean, denboraldiaren azken jardunaldian. Eta HIRU-TXIRLOAN, Asola Berriko gure ordezkariek Bergarako San Joxepen izango dute biharko hitzordua.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »