Carlos Espigak irabazi du XL. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako sari nagusia

Carlos Espigak irabazi du XL. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako sari nagusia
2017/10/31 11:12
eta kitto!
Eibarko Artisten Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatutako Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako sari nagusia Carlos Espiga bilbotarrak eraman zuen domekan. Helduen mailako beste sariak, berriz, Leticia Gaspar, Jokin Telleria eta Piedad Santamaria artistek jaso zituzten, hurrenez hurren. Gazteen artean, berriz, Miren Ereña eta Anne Pascual nagusitu ziren 13-18 urte bitartekoen mailan eta 12 urtetik beherakoen artean, berriz, Alora Goitandia eta Amaia Basterrika saritu zituzten. Aurten 40. edizioa bete duen lehiaketan 52 lagunek hartu zuten parte.

aire zabal pintura03 aire zabal pintura04 aire zabal pintura06 aire zabal pintura08 aire zabal pintura10 aire zabal pintura14 aire zabal pintura20 aire zabal pintura25 aire zabal pintura27 aire zabal pintura28 aire zabal pintura30 aire zabal pintura31