Cristina Baz (PP): "Herritarren babesarekin azken emaitzak errepikatzea edo hobetzea nahiko genuke"

Cristina Baz (PP): "Herritarren babesarekin azken emaitzak errepikatzea edo hobetzea nahiko genuke"
2016/09/25 12:34
eta kitto!
Udaletxean eman du bozka Cristina Baz alderdi popularreko ordezkariak, 12:30ean. Ordu horretan jende asko zebilen botua ematen eta tarteka jendetza batu da udaletxeko patioan.

- Nola ikusi duzu kanpaina?
Kanpaina ona egin dugula uste dut eta, beraz, herritarrek erantzun egokia ematea espero dugu. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DBE) egon den ustezko iruzurrari konponbidea ematea espero dugu eta, horrekin batera, Euskadiko jendearentzat ez ezik elkarbizitzarako, azpiegituretarako… hobekuntzak nahi ditugu.

- Nolako emaitzak espero dituzu?
Ba, herritarrek euren babesa emanez gero, azken emaitzak errepikatzea nahiko genuke eta, posible balitz, orduko bozka kopurua gainditzea.