Danborradaren kontzertua emango dute domekan Coliseoan

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Danborradaren kontzertua emango dute domekan Coliseoan
2018, Urt 19

Bihar San Sebastian eguna dela eta, domekan Danborradari eskainitako kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak, 12:30ean. Urtero emanaldia antolatzen duen Usartza Txistulari Taldearekin batera Eibarko Danborradako ordezkari talde batek eta Molto Vivace metal boskoteak hartuko dute parte. Betiko moduan, egitaraua osatzeko Eibarko zein beste herri batzuetako danborradetako pieza ezagunak aukeratu dituzte eta aurten, berritasun gisa, Raimundo Sarriegiren “Comparsa de Caballeria de Viejas” kanta eskainiko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »