Danborradari omenaldia egin zioten Amañako jaietan, 25 urte bete dituela eta

Danborradari omenaldia egin zioten Amañako jaietan, 25 urte bete dituela eta
2017/07/10 eta kitto!
Asteburuan martxa betean ospatu dituzte jaiak Amañan. Helduen danborradak aurten 25 urte bete dituela eta, barixakuan jaiei hasiera emateko txupinazoa Jesus Mari Olmedo “Kata”, Jose Luis Calle “Mariatxi” eta Luis Alberto Narbaizak osatzen duten hirukoteak bota zuen, hiru horiek direlako danborradaren bultzatzaile nagusiak. Hortik aurrera jaiak eztanda egin zuen, domekara arte. Hala ere, oraindik ez dute jai egitaraua erabat agurtu, datorren barixakuan, hilaren 14an jubilatuendako bazkaria egingo baita Unzaga Plaza hotelean eta gauean bertso-afaria, Sustrai Kolina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Amaña SCR elkarte gastronomikoan. JAIEN HASIERAKO ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.