Diaporamen inguruko tailerra Irigoienen eskutik

Diaporamen inguruko tailerra Irigoienen eskutik
2016/06/29 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Ikusentzunezkoen Astearen barruan, uztailaren 7rako diaporamak nola egin ikasi nahi dutenentzat ordu biko tailerra antolatu dute. Jose Luis Irigoien argazkilariak emango duen ikastaroa 19:00etan hasiko da eta dohainik izango da Arrate Kultur Elkarteko bazkideentzat (besteek 5 euro ordaindu beharko dituzte). Izena emateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.