Domekako giza katerako metroa eskuratzeko azken eguna bihar izango da

0    Berriak 
Silbia
Domekako giza katerako metroa eskuratzeko azken eguna bihar izango da
2018, Eka 08

Ekainaren 10eko giza katean 202 kilometro osatuko dira, Donostia, Bilbo eta Gasteiz eskuz esku batuz etenik gabeko katea osatuta denon artean. Kilometro horietako hiruk, 71.a, 72.a eta 73.ak, Eibar alde batetik bestera zeharkatuko dute domeka eguerdian. Berebiziko garrantzia du kilometro guztiak jendez betetzeak eta, beraz, ekainaren 10ean parte hartzaile bakoitzak aurrez izena emandako kilometrora joateko konpromisoa betetzea eskatzen da. Izena aldez aurretik ematea oso garrantzitsua da, pertsonen kopuruaren aurreikuspenarekin antolakuntza behar bezala bideratzeko. Metroa eskuratzeko azken aukera bihar izango da, 10:00etatik 15:00ak arte, Untzagan egongo den Gure Esku Dagoren postuan edo, bestela, interneten, www.gureeskudago.eus atarian.

Giza katean izan ematen duten guztiek Gure Esku Dagoren zapia jasoko du 5 euroren truke. Norberak bere zapian idatziko ditu bere erabakitzeko arrazoiak eta guztiak eskuz esku lotuko dituzte gero. Kamiseta berriak ere atera dira giza kateari begira eta horiek ere bihar ipiniko dituzte salgai Untzagan. Antolakuntzatik Gure Esku Dagoren kamiseta soinean eta zapia eskuan parte hartzeko deialdia egin da.

Ekainaren 10eko ordutegi orokorra

  • Zuzeneko irudiak streaming bidez
  • 09:00: Antolakuntza martxan
  • 10:00: Parte-hartzaileak iristen hasiko dira
  • 10:00/11:30: Giza katea muntatzeari ekiteko orduan animazioa hasiko da
  • 11:30: Dena prest
  • 12:00: Hasiera / Seinale bat entzungo da
  • 12:00/12:30: Giza katea eta ekitaldi nagusia
  • 12:30: Amaiera / Seinale bat entzungo da
  • 12:30/13:00: Irteera bideratu (autobusek izango dute lehentasuna)
  • 13:30etik aurrera, jai giroa Bilbon, Donostian eta Gasteizen

EIBARREN

  • 11:00: Bakoitza bere kilometrora hurbildu.
  •   71 Km: Urkizutik Elektro-Txufla elektrotxarangarekin.
    72 Km: Eonian elektrotxarangak girotuko du kilometroa.
    73 Km: Trikitilariak egongo dira kilometroa girotzen.
  • 12:00etatik 12:30era:  GIZA KATEA
  • 13:00ean Untzagan elkartu (Elektrotxaranga eta trikitilariez lagunduta denak Untzagara). Erromeria PARRAPAS taldearekin.
  • 14:30ean BAZKARIA (Biziminaren eskutik. Lagileak 15 euro eta ikasle/langabetuak 10 euro).
  • Bazkal ostean kontzertua: La Basu eta Koban.

EGUNERAKO GOMENDIOAK:


  • Denborarekin heldu zure metrora.
  • Kasu egin antolakuntzako arduradunei.
  • Errepidearen eskuineko aldean kokatu.
  • Segurtasun arauak errespetatu.
  • Jatekoa eta edatekoak eraman.
  • Zaindu ingurua: zaborrak bildu.
  • Giza katea amaitzen denean, era ordenatuan alde egin.
  • Giza katearen amaieran autoak ezingo dira mugitu 13:00ak arte; lehentasun osoa izango dute autobusek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »