Domekako hauteskundeei jarraipen berezia egingo diegu

Domekako hauteskundeei jarraipen berezia egingo diegu
2016/09/24 eta kitto!
Ohiko martxan, domekarako deituta dauden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei jarraipen berezia egingo diegu. Beste batzuetan egindakoaren bidetik, oraingoan ere …eta kitto!-k lantalde zabala ipiniko du martxan, egunean bertan gertatzen diren guztien berri emateko, domekan bertan internet bitartez (etakitto.eus webgunean, gure Facebook-en eta Twitterren, @etakitto kontuan, #i25 traola erabilita) eta astelehenean herriko 60 toki baino gehiagotan doan banatuko den hauteskundeetako ale bereziarekin. Ale horrek, Eibarko emaitzekin batera, gure herriko ordezkari politikoen inpresioak ere jasoko ditu, botua emateko orduan egindako galderen erantzunekin eta botuak kontatzen amaituta, emaitzak jakin ostean egindako balorazioak ere. Eibarren, beste herrietan bezala, botua emateko mahaiak 09.00etan zabaldu eta 20.00etan itxiko dituzte.