EAJ-PNVk udal aurrekontuaren inguruko akordioa adostu du PSE-EErekin

0    Berriak, Politika 
Silbia
EAJ-PNVk udal aurrekontuaren inguruko akordioa adostu du PSE-EErekin
2018, Urt 26

Gaur goizean udaletxean egindako agerraldian, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien artean 2018rako udal aurrekontuaren inguruan adostasuna lortu dutela eman du ezagutzera Josu Mendicute jeltzaleen udal taldeko bozeramaileak. Sinatuko duten akordioaren arabera, herrian ekonomia suspertzera bideratutako proiektuetarako 1’3 milioi euro jasoko ditu aurrekontuak. Adostutako hitzarmenak “beste alderdiek onartzeko moduko proposamenak” biltzen dituela pentsatzen dute jeltzaleek eta, horregatik, beste alderdiek lehenbailehen bat egitea nahiko luketela gaineratu dute, euren ekarpenak gehitu eta, behin denak ados ipinita, aurrekontua onartu ahal izateko: “Minimo hauekin edonork egin dezake bat. Guztiok daukagu zer esan Eibarren etorkizuna eraikitzeko eta Eibarrek mapan bere lekua berreskuratzeko”.

EAJ bereziki kritikoa da egungo udal gobernuaren pasibitatearen eta dinamismo faltaren aurrean, eta halaxe azaldu du Eduardo Zubiaurre Eibarko Uri Buru Batzarraren presidenteak: “Ez dute inolako lidergorik erakutsi Eibar berpizteko. Aitzakia eta denborapasentzat lekurik ez dago, Udaletxe honetan ohitura bilakatu den bezala. Udalaren zeregina ez da dirua alferrik pilatzea”.

Talde bien arteko akordioak 43 puntu edo proposamen dauzka eta udal aurrekontuak zuzenean 995.500 eurotan gora egitea eragingo du. Horrez gain, urtean zehar 323.000 euro gehituko zaizkio eta kuantifikatu bariko beste hainbat konpromiso ere jaso dituzte. Jarraian, adostu dituzten puntu guztien zerrenda daukazue:

– Zuzendaritzaren Aurrerabiderako Elkartea. 1.362,81€

– Aniztasun sexualaren inguruko kanpaina. 1.637,19€

– Espaloiak zabaltzea (Errebal eta Urkizu). 60.500€

– Musika Bandarentzat kalefakzioa. 8.000€

– Eraginkortasun energetikoa (LED). 20.000€

– Hizkuntza Paisaiaren proiektua. 5.000€

– Aginaga eta San Salvador auzoetako jaiak. 1.500€

– Gaika biltzeko paperontziak. 10.000€

– Plan Estrategikoaren bulegoa. 20.000€

– Bizikletak garbitzeko gunea. 9.000€

– Ur parkerako kokapena aztertzea. 0€

– Ezkutuko parkea Julian Etxeberrian. 50.000€

– Birjiñapeko igogailuaren proiektuarentzat alternatibak aztertzea. 0€

– Untzagako dorrearen ostean dagoen jolaserako tokia handitzea eta komuna ipintzea. 70.000€

– Makaskua kalea (Abontza atzean) txukuntzea. 10.000€

– Langabetuak kontratatzeko laguntzak. 50.000€

– Mendi ingururako azpiegiturak 100.000€

– Etxebizitza tutelatuak. Erabili bariko kreditoak gehitu. Aurreikuspena: 143.000€

– Nagusientzat aholkularitza. 5.000€

– Gazte Plana eta Gazteentzat Enplegu Plana. 35.000€

– Alokabiderekin dagoen hitzarmena berrikusi. Etxeen mobilizazioa sustatu. 0€

– Enpresetako fatxaden errehabilitazioa. 30.000€

– Enpresa Txiki Eta Ertainentzat (ETEE) eta MikroETEEntzat laguntza programa. 25.000€

– Langabezian daudenentzat formakuntza. 10.000€

– Altzubarren frontoian eta Azitaingo industrialdean hobekuntzak. 200.000€

– PERCO ekimenak (batez ere Errebalen). 60.000€

– Konpetentzien mapeoa. 0€

– Enpresen leihakortasuna hobetzeko laguntzak. 30.000€

– T. Echevarría Sariak Eibarko enpresentzat. 10.500€

– Polo Teknologikoaren Negozio Plana. 30.000€

– Erabili barik dauden gune industrialak biziberritzeko laguntzak. 50.000€

– Landa Garapenerako Plana. 0€

– Miguel de Aginagako aparkalekua asfaltatzea. 115.000€

– Parkinga Errekatxu, 3an. 0€

– Hutsik dauden lurzoruak txukuntzea (Bidebarrieta 35, Urkizu 2-4, Ibargain 14). 0€

– Bidebarrieta-Errekatxu igogailua. 50.000€

– Komun publikoa erdialdean. 50.000€

– Irisgarritasuna Ubitxan. 0€

– Parkinga Aizarnan. 0€

– Ondare-ondasunen inbentarioa. Saldu, Matsarian erosteko. 0€

– Cruz Irasuegi bekak. 50.000€

– Robotika eta Automatizaziorako Akzio plana. 8.000€

Kredito globala (aurreikusi barikoak) aurretik taldeei galdetuta kudeatuko da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »