Eguaztenetako azoka txikia Toribio Etxebarrian ipiniko dute bihar eta hurrengo astean

Eguaztenetako azoka txikia Toribio Etxebarrian ipiniko dute bihar eta hurrengo astean
2017/06/13 16:48 eta kitto!
San Juan jaietarako barrakak Txaltxa Zelaian ipini dituztenez, aste honetan eta hurrengoan tokiz aldatuko dute eguaztenetako azoka txikia. Beraz, jaiak amaitu arte, ekainaren 14an eta 21ean Toribio Etxebarria kalean ipiniko dituzte azoka txikiko salmenta-postuak.